16/10/2026
💻 ETE DIGITALA topaketan, digitalizazioari buruzko esperientziak partekatzen
Urola Kostako bederatzi enpresatako ordezkariak bildu dira ETE DIGITALA topaketan, eraldaketa digitalaren inguruko esperientziak eta erronkak partekatzeko.
🤖 Adimen artifizialaren erabilera kontzientea, programaren emaitzak eta digitalizaziorako dirulaguntzak izan dituzte hizpide, baita enpresen arteko lankidetza sustatzeko aukera ere.
🤝 Gainera, ETE DIGITALA programaren prozesuan parte hartu duten bost enpresak beren esperientziak partekatzeko aukera izan dute: Aroa SC, Genelek Sistemas SL, Maisor Kontserbak SL, Mecanizados Ekimen SL eta Plasticos Urteta SL.
Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresen digitalizazioa bultzatzen jarraitzen du, lehiakortasuna indartzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.